2018ko udazkenean Irukurutzeta trikuharria induskatu dute.
Ez dakiguna zera da, bertan lurperatuta omen dagoen urrezko kanpaia topa ote duten, 1917 urtean F. de Aritzagak Jose Migel Barandiarani kontatu zion moduan.
Urrezko kanpai hori ondo gordeta dago. Behin batean bila joandako gizonek ezin zuten handik atera: barrutik irten zitzaien gizafigurako monstruo batek, buruan adarrak eta ahuntzaren ankak zituela, eragotzi zien eta.
Soraluzeko historiaurreko istorio gehiago ezagutzeko, sakatu hemen.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.