Keixetako Egiya (hegoaldea) aurretik ere induskatu izan dute

Irailean Aranzadi Zientzia Elkarteak Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria induskatzeari ekingo dio. Baina ez da lehen aldiz indusketak egin direla: aurreko mendean pare bat aldiz aritu ziren bertan eta.

Keixetako Egiya (hegoaldea) Bergara udalerrian dagoen trikuharria, Azkoitiaren mugan. Itsas mailatik 790 metrotara dago.
 
Tumuluak 17 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako altuera ditu. Erdian 6 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, tumuluaren ekialdeko muturrera 3 metrotako zabalerako zanga moduan hedatzen dena.
 
Kraterraren barnean 2,3 x 2,1 x 0,35 metrotako harlosa handia dago eta azpian beste bat dauka, harlosa zati ugariz gain. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
 
1.921 urteko udan Telesforo de Aranzadi, Jose Miguel Barandiaran eta Enrique Eguren Mendigaineko megalito multzoa aztertu zuten. Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharrian egindako indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren:
* aizkora leundu bat (harrizko industria).
* txorten eta hegaldun punta bat (harrizko industria), gaur egun galdua.
* 2 marruska (harrizko industria).
* 2 printza (harrizko industria), gaur egun bat galdua.
* formarik gabeko zeramika zati bat, gaur egun galdua.
 
1.980 hamarkadan, berriz, kontrolik gabeko berreraikuntza saiakera izan zen. Orduan jatorrizko lekutik, kraterraren erditik, zangaren Ekialdeko ertzera eraman zuten harlauza handia.
 
Gehiago jakiteko (kokapena ezagutzeko, argazkiak ikusteko, istorioak jakiteko...) sakatu hemen.