Jakingo al zenuke Kontzupetik Goikokaletara joaten?

Edo Labaderogainetik Labanara? edo Kotxebidetik Buztiñara? Denak dira Soraluzeko toki izenak, herri kaskoan bertan daudenak, baina kale izendegi ofizialean agertzen ez direnak. Aspaldi batean egunero erabiliak, gaur egun bakar batzuk gordetzen direla.

Izen gehiago ezagutzeko, beren kokapena, argazkiak ikusteko, istorioak jakiteko... sakatu hemen.

Eta izen gehiago ezagutzen baduzu, idatzi egiguzu sorapedia.posta@gmail.com helbidera, eta Sorapedian jasoko ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.