Benta-txuri eta Benta-zarra desagertu zirenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia

Fabrika zaharrean leku nahikorik ez zegoenez, Baltegieta bukaeran fabrika berria eraikitzen hasi ziren. Horretarako bertako bi benta bota zituzten, Benta-txuria 1.925 inguruan eta Benta-zarra gerra ostean.

1.926 urterako erreka ondoko eraikin gehienak jasota zeuden eta martxan. Gerora etorri ziren ekonomatoa eta, gerra ostean, biltegiak.

Federico Egurenek lagatako argazkian bi lantegi-nabeak egin berritan ikus daitezke. Bion arteko orubean Benta-txuri ikusten da, urte hartan bota zutela bulegoak eraikitzeko. Argazkiaren eskuman Benta zarra agertzen da; 1.941an bota zuten, biltegiak egiteko.

Argazki gehiago ikusteko edo fabrika berria hobeto ezagutzeko sakatu hemen. Eta zuk zure istorioak bialdu nahi izanez gero, esaiguzu sorapedia.posta@gmail.com helbidera idatzita!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.