Soraluzeko sagardogileak

Sagardoa egiteko sasoia helduta, gogoratu behar da garai batean Soraluzen ere egiten zela sagardoa.

1770 urteko agiri batean, Dolarekua izeneko etxea agertzen da Errebal kalean, gaur egun Udal Polikiroldegia dagoen tokian.

Izenari erreparatuz, bertan sagardoa egingo zuten (dolarea edo tolarea: sagarra zapaltzeko tokia, gero sagardoa egin ahal izateko).

1861. urtean José Ignacio de Ibarra e lribecampos industrialak Tolarecúa izeneko etxea eta lurrak erosi zituen, bertan Euscalduna izeneko fusil lantegia eraikitzeko. Orduan desagertu ziren etxea eta dolarea.

Gehiago jakiteko...