Soraluzeko basoak biziberritzen – LH 4. maila

Erabiltzailearen aurpegia Plaentxi Eskola

LH 4. mailako ikasleek, Soraluze inguratzen duten basoen inguruko panel informatiboen sorkuntzan buru belarri dabiltzan bitartean, baso ekosistemen inguruko zenbait jarduera berezi eraman dituzte aurrera.

Soraluzeko Baso Biziak elkartearen eskutik, gertuen dituzten  baso ekosistemen azalpena jasotzeko aukera izan zuten: bertako bizidunak, denboran zehar eman diren aldaketak…

Ondoren, Aitor Lasaren laguntzarekin, San Andres inguruko basora gerturatu ziren eta bertan, landa koadernoan, ikusitakoaren jasoketa egin zuten.

Azkenik, Lurgaia fundazioak dinamizatutako zuhaitz landaketan hartu zuten parte, Urkia Zelaitik gora. Bertan haritzak, urkiak, makatzak eta sagarminak landatu zituzten, guztira 72 zuhaitz.

Argazki gehiago ikusteko KLIKATU HEMEN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.