Lehenengo jardunaldiko emaitzak eta asteburuko partiduak

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2015ko ira. 23a, 20:06

Pelota elkarteko pilotariek, era guztietako emaitzak lortu zituzten lehenengo jardunaldian. 

Aurreko ostiralean kiroldegian jokatu zituzten partiduetan, Santamaria 22-3ko emaitzarekin gailendu zitzaion Lezoko Taitegi pilotariari. Eskuz binakako bikoteak (Atxotegi eta Aldapek) ordea, 22-15 kontrako emaitzarekin amore eman behar izan zuten Usurbilgo Gorrotxategi eta Altuna bikotearen aurka.

Palako bikoteek ere, etxetik kanpo jolastu zituzten partidetan zorte desberdina izan zuten. 3.mailako Heriz - Fernandez bikoteak 25-13 aldeko emaitza ekarri zuten Errenteriatik. 2.mailako bikoteak bestalde, Etxeberria eta Gallastegik, 25-9 ko kontrako emiatza ekarri zuten Azkoitiko pilotarien aurka jokatu ostean.

Asteburu honetan berriz, Eskuz binaka Ohorezko mailakoek, Larrunarri frontoian jokatuko dute, Peru Labaka eta Xabier Erostarbe bikotearen aurka. Partida hau ostiralean jokatuko dute gaueko 21:00tatik aurrera, Amezketako frontoian.

Palako bi taldeek bestalde, etxean jokatuko dituzte beraien bi norgehiagokak. Larunbatean, goizeko 9:15tan hasita Etxeberria eta Gallastegik Hernaniko bikoteari egin beharko diote aurre eta ondoren, Fernandez eta Heriz bikoteak Andoaingo pilotarien aurka lehiatuko dituzte beraien indarrak.