Soraluze Pelota Elkarteko kideak, pasa den astean final-erdietako itzuliko partidua 22-11-ko emaitzarekin irabazi ostean, aste honetan jokatuko den finalerako sailkatu dira. Bertan, Bergara A-ko pilotariak diren Eneko Muguruza eta Beñat Iñarra izango dituzte aurkari.
Deba Arroko Txapelketa hau, hiru mailatan jokatzen da; Kadete, Jubenil eta Nagusi mailatan hain zuzen. Bertan, Deba Arroan dauden herri guztiek parte hartu dezakete eta aurten nagusi mailan, zortzi taldek hartu dute parte, Soraluze barne.
Bi hilabetetan talde guztiak elkarren aurka jokatu ostean, lehenengo laurak final-erdietara sailkatu dira eta final-erdi bakoitzeko garaileak zapatu honetako finalean izango dira.
Kadete mailan, Deba Arroko txapelak, Oñatiko Aloña–Mendi eta Arrasateko bikoteek lehiatuko dituzte. Jubenil mailan berriz, Bergararrak eta Arrasateko pilotariak arituko dira lehian eta azkenik, nagusi mailan Soraluze eta Bergarako bikoteak izango dira aurrez-aurre.
Ea, gure elkarteko pilotariek denboraldia txapelarekin agurtzerik daukaten.