Atxotegi eta Aldape Debarroko final-erdietan

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2015ko mai. 18a, 21:03

Gaur, maiatzak 19, 20:00tatik aurrera Debarroko pelota txapelketako final-erdiak jokatuko dira kiroldegian.

Poliki-poliki 2015eko Debarroko pilota txapelketa bere amaierara iristen ari da. Bi hilabetetan zehar partiduak jokatu ostean, gure elkarteko pilotariak lehenengo postuan sailkatzea lortu dute eta ondorioz, final-erdiak jokatzeko aukera izango dute.

Bertan, Bergara "B"-ko kideak diren Perez eta Diez bergararrak izango dituzte aurkari, ligaxkan laugarren postua lortu duen bikotea hain zuzen ere.

Ea ba gure pilotariek, ekainaren 6an Debako Aldats pilotalekuan jokatuko diren finaletarako txartela eskuratzerik duten.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.