Bihar, asteartea, pelota partiduak kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2015ko mar. 23a, 21:31

Bihar, martxoak 24 asteartea, arratsaldeko 19:45tatik aurrera Deba Arroko txapelketako pilota partidu bat jokatuko da.

 

Gure elkarteko pilotariak hasi dira, urtero, garai hauetan jokatzen duten Deba Arroko Txapelketa lehiatzen. Lehenengo jardunaldian, elkarteko pilotarien arteko partidua jokatu zen eta Atxotegi eta Aldapek 22-6ko emaitzarekin irabazi zioten Santamaria eta Bolinaga elkarte kideei.

 

Bigarren jardunaldi honetan, Atxotegi eta Aldapek, Bergarako Muguruza eta Iñarrari egingo diote aurre Kiroldegian, bihar 19:45tatuik aurrera jokatuko den partiduan. 

 

Santamaria eta Bolinagak ordea, ostiral arratsaldean jokatuko dute Oñatin, bigarren jardunaldiko partidua bertako pilotarien aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.