Gipuzkoako binakako txapelketan, 2.urteko alebinak diren , Gonzalez eta Tajuelok, 16-12ko emaitzarekin irabazi zioten arrasateko bikoteari.
Euskal Herriko Ligari dagokionez, binakako partiduan, Santamaria eta Bolinagak ezin izan zuten Azpeitiko bikote indartsuari aurre egin. Partidu erdirarte oso parekatuta joan ziren arren (10-10), azkenean, 22-11ko emaitzarekin amore eman behar izan zuten.
Banakakoan ordea, Andoni Aldapek, 22-14ko emaitzarekin irabazi zuen bere partidua, Oiartzungo ordezkari etorri zen Ugalderi. 20-5 aurretik joan ostean, 14 tanto egitea lortu zuen oiartzuarrak, baina ez zion Andonik garaipena lortzeko aukerari muzin egin.
Aste honetako partiduei dagokionez, Arane kiroldegian, bi partida jokatuko dira. Bata, ostiralean 19:00tan, 2.urteko alebinek Arrasateko bikoteari aurre egin beharko diote.
Bestea, igandean, otsailak 8, eguerdiko 12:15tan Euskal Herriko ligako banakako partida jokatuko da. Andoni Aldapek, Hernaniko ordezkariaren aurka jokatu beharko du.
Binakako Euskal Herriko Ligan, ordea, Soraluze Pilota Elkarteko ordezkari diren Gorka Santamaria eta Andoni Aldapek, Amezketako bikote bikainari aurre egin beharko diote. Zazpi Iturriko bikotea Irribarria eta Erostarbek osatzen dute eta gaur egun afizionatu mailan dagoen bikoterik gogorrenetako osatzen dute, beraz, oso partidu zaila espero dute gure pilotariek.