Aste buruko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia pelotaeskola 2015eko urtarrilaren 28a

Emaitza kaxkarrak pasa den astean gure elkarteko pilotariek lortutakoak.

 

Infantil mailako, Aimar Marquez eta Mikel Gallastegik lortu zuten garaipen bakarra, Alegiko bikoteari 18-12ko emaitzarekin irabaziaz. Txapelketa berdinean, 2.urteko alebinak diren, Gonzalez eta Tajuelok 16-7ko emaitzarekin galdu zuten Urretxuko bikote indartsuaren aurka.

Bestalde, Euskal Herriko ligaxkari dagokionez, Banako txapelketan Andoni Aldapek 22-14ko emaitza ekarri zuen Beratik (Nafarroa), Olaizola bertako ordezkariaren aurka jokatu ostean. Binakako txapelketari dagokionez, Atxotegi eta Bolinagak 22-6ko emaitza garbiarekin galdu zuten Usurbilgo Santxo - Gorrotxategi (Gipuzkoako txapeldunen) aurka. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.