Lehenengo partiduan, Soraluzeko ordezkaria den Andoni Aldape Mallabiarrak jokatuko du, banaka frontoi osoan, Arabako Txukun Lakua elkarteko pilotariaren aurka. Bigarrenean ostera, Aitor Atxotegi soraluzetarrak eta Ibai Bolinaga arrasatearrak, binakako Ohorezko mailan, Nafarroako txapeldunak diren Huarteko pilotarien aurka arituko dira.
Aurreko astean hasi zen binakako Euskal Herriko Liga Ohorezko mailan eta bertako elkartea ordezkatzen izan ziren Atxotegi eta Aldapek 22-20ko emaitzarekin gailendu zituzten Galdakaoko Legorburu eta Kerman Galarza. 11-0 eta 17-4 atzetik joan ostean, plaentxiatarrek markagailuari buelta eman eta garaipena etxera ekartzea lortu zuten, pasa den ostiralean Galdakaon jokatutako partiduan.
Banakako Euskal Herriko Ligak, bestalde, aste honetakoa du bere lehenengo jardunaldia eta beraz, Andoni Aldapek igandeko partidua du estreinekoa modalitate honetan. Iazko denboraldian, Andonik, banakako Euskal Herriko Liga irabaztea lortu zuen Soraluzeko Pelota Elkartea ordezkatzen eta aurten ere, aurretik bide gogor eta luzea duen arren, hortan saiatuko da.
Atxotegi eta Bolinaga, 2014.urteko Deba Arroko txapelketan.