Zibersexismoa

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Sebal

Intimitate sakonenean ere, bakarka masturbatzerakoan, fantasia nazkagarrienekin kitzikatzen den gizarteko zati honekin partekatzen dugu bizitza, lana, ikasketak, aisialdia, eta agian ohea ere. Irudimenean bada ere, bortxatzaileak diren horiekin. Zibersexismoa heteropatriarkatuaren beste tentakuluetako bat da; ezin dugu gutxietsi, batez ere, gazteenek hau kontsumitzerakoan sortzen diren errealitatearekiko paralelismoak nahastera eramaten baitituzte. Izan ere, azken urteetan bideo pornografikoetako biolentzia imitatu ohi dituzten jokabideak asko hazi dira. Zerk kitzikatzen gaituen ere politikoa da, batez ere atzean arma eta drogen mailan dagoen pornoaren industria matxista badago, fantasia ilun eta nazkagarrienak gure etxe eta erretinetan sartzeko prest.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.