Erlijio sinismenen ta eskumako politiken atzian parapetatuta. 50 gay ta bollera bapatian, zelako hotzikara. Baina ezin dou ahaztu egunero darela askatsun sexualan kontrako erasuak. Heriotza forman danian urrunegi daola sentitzen dou. Baina irainak, eraso fisikuak, bullynga, burlak, bizitza pertsonalian sartzia, askatasun sexualan aldeko pankartak kentzia… Hori gaur egun Plaentxin pasatzen da. Baina ez dirudi plaentxiarrei gehixen arduratzen dotsen gaixa danik. Orlandokua, bai gogorra. Ba jakizue gauza bat, gay askapen eta feminismuaganako pasibotasun horrek bermatzen eta babesten ditxu bestelako ekintzak. Noizian behineko sarraski hauen hazixa egunerokotasunian onartzen ditxugun txantxa ta mikroerasuetan dao. Ni ez naiz gehixau konplize izango. Ta oin segi komunikabidietan hiltzailian perfil psikologikua zelakua dan begira. Urrun daonaz arduratzia zelako erreza dan! Nere babes guztia Orlandoko biktimen familientzat, ta baitxa Plaentxin inoiz eraso homofoborik jasan daben edozeinentzat. Ekainak 28ko kontzentrazinuan espero zaitxuztegu!