Barikuan Bergaran Euskadiko Orkestra entzuteko sarrerak salgai daude oraindik

Euskadiko Orkestra artxiboko irudi batean. Iturria: Goiena.

Barikuan, irailaren 6an, Euskadiko Orkestrak kontzertua eskainiko du Bergarako San Pedro elizan, eta batutako dirua Stoltz Freres organoa berritzeko erabiliko da. Sarrerak salgai daude Seminarixoko . 

Euskadiko Orkestrak, Bergarako Stoltz Freres Organoaren Lagunak elkarteak eta Bergarako Udalak antolatuta, Euskadiko Orkestrak kontzertu "berezia" eskainiko du bihar Bergaran. Antolatzaileek azaldu dutenez, kontzertuarekin dirua batzea dute helburu; izan ere, azken hilabeteetan San Pedro elizan dagoen Stoltz Freres organoa eraberritzen jardun dute eta, orain, beste zenbait elementu berritu nahi dizkiote. 

Iñigo Alberdi: "Mozarten eta Schuberten obrekin, kontzertu oso atsegina izango da entzuteko"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.