Soraluzeko Musika Eskolak lehen aldiz antolatutako SoraFolk tailerrak oso erantzun ona izan du. Joan den zapatuan egin zuten goizeko eta arratsaldeko saioa eta antolatzaileak “oso pozik” daude Itziartik, Elgoibartik, Bergaratik, Arrasatetik, Eibartik, Gatzagatik etorri ziren haur, gazte eta heldu guztiekin, are gehiago kontuan izanda SoraFolk antolatzen den lehen aldia izan dela. Ekimena borobiltzeko, ia ordu erdiko saio ederra eskaini zuten Plaza Zaharrean SoraFolkeko ikasle-irakasleek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.