Iazko akta irakurri eta iaz egindako jarduerak errepasatu ondoren, 2022-2023 ikasturteari dagozkion puntuak landu zituzten Soraluzeko Musika Eskolaren urteko batzarrean.
Balantze ekonomikoari dagokionez, azken urteotan ez bezala, emaitza positiboa laga dute zenbakiek; batzar orokorrean esplikatu zutenez, hala gertatu da iaz Eusko Jaurlaritzak zein Soraluzeko Udalak handitu egin zutelako eskolari ematen dion dirulaguntza. Bestalde, Soraluce kooperatibak emandako laguntasuna ere izan zen aipagai batzarrean.
Bestelakoen artean, jakinarazi zuten balantze positiboari esker, bizpahiru instrumentu erosi ahal izan dituztela eta irakasleen soldatak KPIaren igoeraren arabera eguneratu ahal izan dituztela.
Osterantzean, musika eskolako plan estrategikoari dagokionez, jakinarazi zuten datorren ikasturtean ikasgelen egokitzapen akustikoarekin segituko dutela, herriko txarangarekin kolaborazioa indartu nahi dutela, musika eskolako ikasgeletako bat herriko musika taldeek entsea dezaten lagako dutela eta besteak beste, 2022-2023rako lau beka eskainiko dituztela musika eskolan ikasteko. Bekak eta egokitzapen akustikoa Udalak diruz lagunduta.
Azkenik, Zuzendaritza Batzordea berritu egin du musika eskolak: Ainhoa Unamuno izango da presidente, Beroska Zarobe diruzain eta Jokin Martinezek eta Leticia Alvarezek osatuk dute Junta.