Kaka zapatetan

Musika Eskolara sartzean zuhaitzari begira geratu ohi gara, baina beste aldera begiratuta… txakur kakaz betetako eremua ikustean aurpegia aldatzen zaigu.

Badoa umea Musika Eskolara, pozik bere lagunekin hizketan. Sartu dira eskilaretan gora, eta pasilloan aurrera klasera bidean barrez. Sartu da gelan, eta kaka usaina sentitu du.

Lagunak hanketara zuzendu dio atzamarra. Irakasleak “ez… berriz ez…” pentsatu du. KAKA ZAPATETAN.

Zapata azpia, garbitu, gelako arrastoak, garbitu, pasilloko arrastoak, garbitu, eskillaretako arrastoak, garbitu… eta kanpoko panorama ikusi du, amorratuta eta etsipenez.

Sarrera eremua, arriskutsua bihurtu da. Ume asko sartzen dira egunero ate hontatik, eta KAKA
ASKO egon ohi da kanpoan. TXAKUR KAKA hain zuzen.

Udaletxeak garbitu zituen lursailak, eta ipini zuen kartela. Baina TXAKURREN JABEEK EZ DUTE
KASU EGITEN. NAHIKOA DA!

Musika Eskolako Zuzendaritza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.