Bihar, Santa Ana kalean hasi eta erdiguneko kaleetan ibiliko dira musika eskolako, bertso eskolako eta Ezoziko Ama Abesbatzako kideak Santa Agedaren koplak kantatzen. Plaza Berrian bukatuko dute kalejira.
Santa Ageda bezpera bertan dela-eta, bihar, eguaztena, kalejira egingo dute Soraluzeko Musika ikasleek eta irakasleek, bertso eskolako ikasle eta irakasleak eta Ezoziko Ama abesbatzako kideak ere lagun dituztela. 18:30ean abiatuko da kalejira, Santa Ana kaletik.
Bihar, Santa Ana kalean hasi eta erdiguneko kaleetan ibiliko dira musika eskolako, bertso eskolako eta Ezoziko Ama Abesbatzako kideak Santa Agedaren koplak kantatzen. Plaza Berrian bukatuko dute kalejira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.