Domekan Eibarko Bandarekin joko dute Musika eskolako ikasleek

Eibarko Musika Bandaren entsaioa, tartean Soraluzeko Musika Eskolako hainbat ikasle.

Eibarko Musika Bandak kontzertua eskainiko du martxoaren 27an, domekan, Coliseo antzokian eta bertan Soraluzeko Musika Eskolako eta Eibarko hogeita bat ikaslek parte hartuko dute. Soraluzetik 4 flautak, 4 klarinetek eta 2 saxofoik. Kontzertua eguerdiko 12:30ean hasiko da. Sarrerak debalde dira.  

Domekako emanaldian errepertorio berritua aurkeztuko du bandak, hainbat filmetako soinu-bandez osatua, hala nola: El Libro de la Selva, Vaiana, Captain America, Toy Story, Star Wars, etab. Kontzertua, negu garaian ohi den moduan, Coliseo antzokian eskainiko dute. 

Soraluzeko Musika Eskolak eta Eibarko Musika Bandak sutsuki gonbidatu dituzte plazentziatar musikazale guztiak kontzertura joan daitezen. Sarrerak debalde eskura litezke Coliseo antzokiko leihatilan edota Kutxabanken webgunean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.