Musikari txikiek, gazteek zein helduek eskainiko dute Udaberriko Kontzertua

Konbo taldea Blues Hotsak jaialdian.

Martxoaren 23an, eguaztena, Udaberriko Kontzertua eskainiko du Soraluzeko Musika Eskolak. Herri Antzokian da hitzordua, 18:30ean hasiko da kontzertua eta antzokiko gehienezko edukiera bete arte, sarrera librea izango da. Taula gainean, 50 bat musikari gaztek jardungo dute.

Musika hizkuntzako ikasleek, musika eskolako abesbatzako umeek, trikitia taldeko musikariek, konboek, txistulariek eta beste hainbat taldek borobilduko dute Soraluzeko Musika Eskolako Udaberriko Kontzertua.

Aspaldiko partez, sarrera librea izango da, antzokiaren edukiera bete arte (184 lagun) eta aspaldiko partez, kontzertu bakarra izango da; hau da, ez da zatiketarik egingo formatu txikiagoko saioak eskaintzeko.

Zelanbait, esan daiteke ia-ia pandemia aurretik egiten ziren estiloko kontzertua izango dela, askoren pozerako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.