Heldu dira Aratostiak Musika Eskolara!!

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2022ko ots. 25a, 12:16

Musika tailerrekoek Aratosteak ospatu dituzte.

Aratosteak eta musika beti beti egon dira elkarrekin, eta horregatik, Ostegun Gizen egunean musika tailerrekoek zerbait berezia egin nahi izan dute. "Ameriketako Oneida eta Amerin indiarrak" ipuina eta "Anastasio eta bere astotxoak" abestia lantzen ibili ziren gustura!!

Aurten "EUSKAL  ARATOSTE"rik ez dela egongo eta... penaz egon dira musika ikasle batzuk. Baina zapatuko dantza saio Irekian 4 dantza ezagun jotzera gonbidatu dituzte dantzazaleek. Otsailaren 26an, 12:30etan, Plaza Zaharreko karpan, Musika Eskolako musikari gaztetxoak ere saiatuko dira Euskal Aratosteen espiritua mantentzen.