Musika Tailerreko 4-5 urteko haurrek 'Sorpresaren Sinfonia' interpretatzen

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2022ko ots. 18a, 10:47

Soraluzeko Musika Eskolako Musika Tailerrean diharduten ikasle gaztetxoek Gabonetan ezin izan zuten ikuskizuna taularatu eta honako bideo polit hau egitea erabaki dute.

Gabonetako kontzertuan ezin izan zutenez parte hartu konfinatuta egon zirelako, Nagore Sanz euren andereñoaren laguntzaz bideo txiki bat egitea erabaki dute Musika Tailerreko 4 eta 5 urteko haurrek. Haydn musikari ezagunaren Sorpresaren Sinfonia baliatu dute hortarako. Perkusio instrumentu txikiekin lagunduta.

Aupa musikari txikiak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.