Musika eskolako piano-joleak Andoaingo Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2022ko ots. 15a, 10:12

Otsailaren 12an eta 13an, Andoainen urteroko Piano Jaialdia ospatu da.

Urtero bezala, ehunka piano-jole hurbildu dira Andoaineko BASTERO Kulturgunera, jendaurrean beraien obra jotzera. Adinaren arabera maila ezberdinetan banatzen dira eta errepertorioa aukeratzen dute.

Ondoren, animatzen diren guztiekin ordutegiak egin eta bere momentua izaten dute piano on batean eta eszenatoki handi batean kontzertu paregabe batez parte hartzeko. Beste piano-jole batzuk ezagutu, entzun eta egun berezi bat pasatu zuten. Eta aurten ere maila oso ona erakutsi dute Soraluzeko piano-joleek.

Zorionak! Nagore, Maddi, Ane eta Lide! Eta Eskerrik asko Anabel Musika Eskolako Pianoko irakasleari!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.