Musika Eskolako ikasleek SANTA AGEDA Kalejira egingo dute datorren asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2022ko urt. 26a, 15:38

Datorren Asteazkenean, Otsailak 2an, Musika Eskolako Ikasleek Kalejira egingo dute 18:30etan.

Eliz Atarian 18:30etan, ekingo diogu lehen saioari aurtengo Santa Ageda Kalejiran. Urte batzuk arrazoi ezberdinengatik egin gabe pasatu ostean, bueltan dator. Horretarako Gurasoak eta ikasleak danak batera joango gara, Txapela eta zapia jantzita, Makilekin, Euskal Herriko ohitura zahar honi jarraituz. Aurten Ezoziko Ama Abesbatzako kideak ere gonbidatu ditugu beraien familietan ziur izango delako Musika Eskolako ikasleren bat eta. Horrela Musika Tailerrekoek Gurasoekin batera abestuko dute "Oles Oles" abestia.

Abesbatzakoek, Ezoziko Ama Abesbatzakoen laguntza izango dute "Santa Ageda Ageda" abestian, eta Musika hizkuntzakoen eta gainontzeko partaideen laguntzarekin abestuko ditugu "Zorion etxe hontako" eta baita "Santagedaren bezperezn" ere. Itziar Burunza eta Domentx Uzinek lagunduko digute Soinua eta Gitarrarekin. Eta Trikitixa eta Panderoko ikasleak izango dira Kalejira aurrera eramaten lagunduko digutenak. Eliz Ataritik, Karpara, gero Gabolatzeko zubira, Paseotik Gilara, eta Santana kaletik Plaza Berrira egingo dugu, bertan bukatzeko Kalejira. Animatu eta zatozte gurekin! Argazkiak 2005-2006 kurtsokoak.