Itziar Burunza irakaslea buru zutela gogotsu jardun zuten Trikitixa eta Panderoko Taldekoek Abenduak 24ko goiz osoan zehar. Frontoian egin zen azkenean Olentzero eta Maridomingiren gutun jasotzea, eta haurrak taldeka igo zirenez trikitixa doinuekin laguntzen zieten Olentzero eta Maridomingi zeuden tokiraino. Baita bukaeran irteerara lagundu kalejira giroan, hurrengo taldeari itxoin eta beste adin bateko aurrak berriz frontoi zaharrean prestatu zen harrera guneraino.
Umore ona izan zen nagusi haien artean ohikoa den moduan, eta goiz ederra pasa zuten beste behin ere ingurukoei beraien bizipoza musikaren bitartez zabalduz. Gainera txori txiki batek esan digu... Olentzero eta Maridomingi joan eta gero ere... jarraitu omen zuten kalean giroa alaitzen! Bejondeizuela!