Musika Eskolako Irakasle batzuk, urtero bezela, Zaharren Egoitzara hurbildu dira Gabon kantak abestera.
Soinua, Gitarra eta panderoa lagun, Musika Eskolako Irakasle eta ikasle batzuk, Zaharren Egoitzarekin daukaten urteroko zitara ez dute hutsik egin. Kanpotik bada ere bertako egoiliarrak alaitu nahi izan dituzte urteko sasoi hauetan. Euskeraz, Olentzero, Horra Mari Domingi, Hator Hator eta Gabon Gabonete abestu dituzte eta erderaz Campana sobre Campana, Los peces en el rio edota La Marimorena bezelako gabon kanta ezagunak eskeini nahi izan dizkiete bertakoei. Langile eta nagusiek gogo onez hartu dituzte doinuak, txalo eta irrifar artean. Musika Eskolako txistu ikasleak bukatzeko Eguberriko Zortzikoa jo diete.