Biolontxeloko ikasleek kalean jo dute

Gaur goizean, biolontxeloko ikasleek kalean jo dute kontzerturako prestatu duten Gabon abestia.

Arratsaldean, musika eskolako ikasleen kontzerturako prestatuta zeukaten abestia elkarrekin entseatu ondoren, kalean musika pixka bat oparitzeko gogoa izan dute eta Plaza Zaharrean, Santa Anan edota Txurrukenen emanaldi txikiak egin dituzte Gabonetako apaingarriekin, giroa pixka bat alaitzeko. Musika eskolako kontzertua publiko gabe izango denez, kontzertuko aletxo bat eskaini nahi izan dute, eta, bide batez, horren instrumentu ederra lehen aldiz Soraluzeko kaleetan erakutsi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.