Gabonetako Kontzertua Antzokian

Herriko Antzokian baina ikusle gabe egin da Soraluzeko Musika Eskolako Gabonetako Kontzertua aurten ere.

Osasun egoerak zuhurtziaz jokatzera eraman gaitu aurtengoan ere, baina prestatutako abesti eta doinuak Antzokian egin ahal izan ditugu behintzat. Fernan Oregik kamarez eta Txabi Labaienek mikrofonoez grabatu dituzte gure abestiak, eta ikasleek hainbeste gogorekin prestatutako ikuskizunak taularatu ditugu.

Ahal bezain laister denontzat egongo dira ikusgai. Gabon Zorientsuak eta Urte Berri Ona opa dizuegu Musika Eskolako Irakasle eta Ikasle guztiok!

Hurrengo kontzertua elkarrekin gozatuko dugulakoan, laister arte! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.