Aste honetatik aurrera, alarma egoeraren 3.fasean sartzearen ondorioz, hurrengo bi asteetan 12 urtetik gorako ikasleek presentzialki instrumentuko klasea jasotzeko aukera izango dute.
Zuzendaritzak eta irakasleen klaustroak, teknikarien laguntzaz, protokolo bat sortu behar diren segurtasun neurriekin. Neurri horien artean daude: maskarak erabiltzea, gel hidroalkolikoz garbitzea, 2 metroko segurtasun distantzia mantentzea eta gainazalak garbitzea.
Gogoz gaude musika eta aurpegiak benetan ikusteko eta entzuteko eta ikasturteari ahalik dugun amaierarik goxoena emango diogu!