Koronabirusaren ondorioz Musika eskola Martxoaren 16tik itxita dago
Musika eskolako ateak itxita daude eta barruan ez da iada instrumenturik ezta abestirik entzuten. Baina horrek ez du esan nahi itxita dagoenik! Bi aste daramatzagu irakasleok esfortzu handiz musika irakasten, musika sortzen, egoera tamalgarri hau musikaren bitartez eramankorragoa egiten. Bideo deiak, partiturak digitalak eta on line metodologia erabiltzeak pedagogikoki irakaslegoan erronka zail baina polit bat sortu du. Ikasleekin ahalik eta esperientzia lektibo oberena edukitzeko asmoarekin, barre eta frustrazioak eragin dizkigu baina argi daukagu dena emango dugula aurrera egiteko. Jarrai dezala musikak gure etxeetan!