Musika eskolaren Gabonetako kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2019ko abe. 17a, 09:16
Musika eskolako abesbatza iazko kontzertuetako batean.

Asteazken honetan 18:30ean eta 19:30ean, bi zatitan banatutako kontzertua eskainiko dugu Soraluzeko Musika Eskolako ikasleok.

Aforoak ezarritako baldintzen ondorioz bi ekitaldi prestatu behar izan ditugu Gabonetako kontzerturako: bata 18:30ean eta bestea, jarraian 19:30ean. Ekitaldi bakoitzean abesti eta talde ezberdinak arituko dira; tartekatuko dituzte, urtero bezala Gabon kantak bestelako abesti ugariekin. Konboak, hainbat instrumentuz osatutako talde instrumentalak, abesbatza, musika tailerrekoak eta bestelako ikasleek jardungo dute, azken asteotan ahalegin handiarekin prestatutako piezak herritarrei eskainiz.

Gonbidapen zehatzak

Kontzertu bakoitzera sartzeko gonbidapen zehatza erabili beharko da; saio bakoitza kolore jakin bateko gonbidapenarekin dago adierazita. Musika eskolako ikasleei banatu dizkiegu gonbidapenok zuzenean; hala ere, litekeena da egunean bertan lekuak libre egotea ikusle gehiagok sartu nahi izanez gero.