Santa Zezilia eguneko kalejira

Hurrengo asteazkenean Azaroak 20ean 18:30tan Santa Anatik irtengo gara Santa Zezilia eguna ospatzeko

Santa Anatik irten eta kalejiran udaletxetik eta Gila zubitik pasa ondoren plaza zaharrera habiatuko gara banda bai abesbatzarekin. Ikusi mendizaleak, Agur Zuberoa, Euskal Herrian euskaraz eta beste hainbat abestirekin arituko gara. Bukatzeko plaza berrian abesti gehiago eskainiko ditugu. Euria egingo balu zuzenean plaza zaharreko karpan egingo dugu ekintza guztia.

Beraz animatu gurekin Santa Zezilia musikarien eguna ospatzeko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.