Konboen kontzertu pedagogikoa ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2017ko mai. 10a, 17:03

Ostiral honetan, maiatzaren 12an, Musika Eskolak bi kontzertu antolatu ditu; eguerdian, konboen kontzertu pedagogikoa, eta, iluntzean, ikasleena.

Konboen konzertu pedagogikoa eguerdiko 13etan eskainiko dute Herriko Antzokian, Institutuko ikasleei zuzenduta; hala ere, sarrera zabalik egongo da edozeinendako. Ikasleen kontzertua arratsaldeko 19etan izango da, Gaztetxean. Herriko musika eskolako ikasleez gain, beste musika eskola batzuetatik etorritako gonbidatuak ere izango dira; esaterako, Ondarroa eta Bermeoko musikariak.