Pianoko ikasleen audizio berezia ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Ostiralean, piano ikasleek audizioa eskainiko dute Musika Eskolako Musika Tailerreko gelan. Audizio berezia izango da, musikaren bitartez muduan zehar bidaiatzeko gonbidatuko dutelako entzulea. 

Eskolako piano ikasle ia guztiek parte hartuko dute eta munduan zehar bidaia bat egitera gonbidatuko gaituzte. Sorpresa txikiz betetako saioa izango da. Hainbat lekutara eramango gaituzte musikaren bitartez, eta, ziur, segituan asmatuko dituzuela bisitaturiko lurraldeak zein diren. Gonbidaturik zaudete!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.