Nire lehen kontzertua eta maila pasatu duten ikasleen kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2015ko eka. 10a, 10:50

P2230466

 

Kaixo! Gaur Soraluzeko Musika Eskolan nire lehen kontzertua eta maila pasa duten ikasleen kontzertua egongo da. Nire lehen kontzertuan, aurten musika tresna ikasten hasi diren 12 ikaslek parte hartuko dute eta ikasketak burutu ondoren diploma lortu duten beste hiru ikaslek ere parte hartuko dute kontzertu honetan. Kontzertua arratsaldeko 18:30etan hasiko da Musika Eskolan.

Bertara etorri nahi duenari gonbidapena luzatzen dizuegu Musika Eskolatik.