Zuzendaritzaren jardun amaiera

Erabiltzailearen aurpegia menditaldea

Soraluzeko kirol bazkuneko zuzendaritzaren jardun amaiera

Idatzi honen bitartez,  Soraluzeko kirol bazkuna osatzen dugun zuzendaritzako kideok, gure ibilbideari amaiera ematera goazela jakinarazi nahi dugu.

Gure zikloaren amaierak, ilusioz eta lanerako gogoz etorriko den talde berri bati bide eman nahi dio, S.K.B. norantza berri baterantz gidatuz.

Jarraipena eman nahi dion orok aukera du gurekin elkartzeko. Elkartegian aurkituko gaituzue (merkatu plaza gaineko lokalean), ostegunetan, 19:30-20:30 ordutegian.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu bost urte hauetan laguntza eskaini diguten herritar guztiei.

Soraluzeko Kirol Bazkuna

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.