Oraingoan Selva de Oza ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu. Hecho bailaran kokatua dago, Aragoiko pirineoaren mendebaldean. Natur parke hau Aragón Subordán ibaiak zeharkatzen du eta 2300 eta 2700 metroko mendietaz inguratua dago. Hauen artean Peña Forca (2.390 m.), Punta Agüerri (2.450 m.), Castillo de Acher (2.384 m.) eta Bisaurín (2.668 m.)
Hauetako tontor bat edo beste egiteko aukera izango dugu irteera hontan.
1. EGUNA – Peña Forca (2.391 m), Rincón de Alano (2.357 m), Lenito (2,339 m)
Denbora: 7-8 ordu
Desnibel positiboa: +/- 1900 m
2. EGUNA –Castillo de Acher (2,701 m)
Denbora: 6-7 ordu
Desnibel positiboa: +/- 1300 m
Izen ematea:
Ostegunetan 19:30-20:30 Soraluzeko Mendi Taldearen egoitzan
Emailez: soraluzekomenditaldea@gmail.com
Prezioa: 60 €
Irteera: Larunbata, 24. Goizeko 5:00etan Sagar-errekako autobus geltokian
Oharrak:
Irteera Eibarko Klub Deportibo eta Morkaikorekin elkarlanean antolatzen da.
35 pertsonentzat lekua
Lo Siresa-ko albergean egingo dugu. Menditik jeitsitakoan dena eskura izango dugu autobusean. Eguneko motxila behar da bakarrik mendira igotzeko
Animatu eta etorri Soraluzeko Mendi Taldearekin mendiaz eta lagunarteaz gozatzera!!!