Marraskilo Tour berrikuntzekin dator

Erabiltzailearen aurpegia menditaldea 2015ko ira. 7a, 23:54

kartela 2015 2

Irailaren 19an egingo da aurtengo Marraskilo Tour mendi-martxa. Aurten lehen aldiz bi ibilbide izango dira: bat luzea, 35 kilometrokoa, goizeko 6etan Gila zubitik aterako dena, eta bestea, motza, 19 kilometrokoa, goizeko 8etan aterako dena.

Honetaz gain, Txurrukenen jarri ohi den abituailamentua Plaza berrira pasatuko da.

Partehartzaileentzat oparia, dutxak eta bazkaria egongo dira.

Izen emateak, kirolprobak.com edo ostegunetan 19:30-20:30 bitartean mendi taldeko egoitzan (Pil-pilean). Soraluzeko Mendi Taldeko bazkideek 10€, ez bazkideek 12€ eta egunean bertan izena ematen dutenek 15€.

Zalantzaren bat edukiz gero, soraluzekomenditaldea@gmail.com-era idatzi edo 686893289 tlf zenbakira deitu.  

Honetaz gain, hilak 26/27 bitartean medi irteera egongo da Picos de Europara Eibarko eta Elgoibarko mendi taldeetako kideerkin batera. Bertan, Jito de Escarandi-Morra lechugales (2444m) eta Pandebano-Peña Casti (2446m)-Cueva hielo mendi ibilaldiak egingo dira. Izen ematea zabalik dago.