Irteera Pirineora

Erabiltzailearen aurpegia menditaldea

Broto

Hilaren 18 eta 19an mendi irteera antolatu dugu Piriniora Eibarko eta Elgoibarko mendi taldeekin. 

 

Irteera honetan Broto bailara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Tendeñera (2853m) mendiak igoko dugu. Igandean berriz aukera ezberdinak egongo dira, mendia gustoko dutenek Otal (2709m) mendira joateko aukera izango dute eta ausartenek mendira joan beharrean Sorrosal-eko ferrata eta/edo Furco-ko arroila egiteko aukera izango dute. 

 

Irteera 60€ izango da eta  arroila eta/edo ferrata egin nahi izanez gero 29€ gehiago.

 

Autobusa Sagarerrekako autobus geltokian hartuko dugu 4:45etan.

 

Informazio gehiago behar izanez gero edo izena emateko Soraluzeko Mendi Taldetik pasa (Ostegunak 19:30-20:30) edo email bat bidali soraluzekomenditaldea@gmail.com era. Kontaktu tlf:618365776

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.