Mendi irteera Pirineotara

Erabiltzailearen aurpegia menditaldea 2015ko eka. 4a, 21:53

Kirola mendi-taldea2

Ekainaren 20ko eta 21eko asteburuan, mendi-irteera antolatu dugu Pirineotara Eibarko Klub Deportibo eta Elgoibarko Morkaiko mendi-taldeekin.

Larunbateko ibilaldian Lintzatik irtengo gara Atxerito (2374m) eta Petretxema (2371) igotzeko asmoz eta Lescunen amaitu.

Igandean berriz, Lescunetik irten eta Anie/Auñamendira (2504m) abiatuko gara Pierre de San Martinen amaituz.

Autobusak Larunbatean goizeko 4:45tan hartuko gaitu Sagar-Errekako autobus geltokian. Irteera 50€ izango dira. Izena emateko edo zalantzarik edukiz gero, mendi-taldeko bulegotik pasa, ostegunetan 19:30etik 20:30era.

anie cartela

 

 

Kirola mendi-taldea2

Mendizaletasunak bultzatuta duela hiru urte hartu zuen hirukote honek helduen mendi-taldea gidatzeko ardura. Urtean zehar zenbait irteera bideratu asmoz, Eibarko eta Elgoibarko mendi-taldeekin batu eta elkarrekin irteerak prestatzeari ekin diote. Hurrengoa, ekainean izango da, Pirineotara. 

Nondik sortu zen Eibarko eta Elgoibarko mendi-taldeekin batzeko ideia?

Eibartik jaso genuen proposamena, Klub Deportibotik. Egitasmo interesgarria iruditu zitzaigun eta Elgoibarko Morkaikokoak ere animatu ziren. Guztira zazpi ibilaldi prestatu ditugu, urte osoan zehar egiteko.

Ekainean Pirineoetara joango zarete, ezta?

Asteburupasa egingo dugu, 20-21eko asteburuan. Lehen egunean Linzatik abiatu eta Acherito (2.374 m) eta Petrechema (2.371 m) gainak egingo ditugu eta bigarrenean, Lescunetik Auñamendira (2.504) joango gara, eta handik Aretera bajatu. Izen-ematea eguenetan egin behar da, 19:30etik 20:30era.

Epe motzean, zein helburu dituzue?

Herritarrak erakarri nahi ditugu, mendi-taldearen bueltan batu eta mendira zaletu daitezen ekintzak antolatu. Ilusionatuta dagoen jendearekin lan egitea gustatuko litzaiguke, mendi-talde parte-hartzailea eta anitza sortzea helburutzat hartuta. Liburutegi on bat sortu, hitzaldiak antolatu, erakusketak…

Mendi-paraje batzuk gomendatzekotan, zeintzuk?

Hain esploratuak ez dauden inguru politak gertu ditugu. Aramaioko Etxauen auzotik abiatuta, Anbotora iritsi gaitezke eta bertatik, Santa Krutz apaiza ezkutatuta egon zen koba ikusi daiteke; baita Mariren koba ere. Urduñako mendilerroa, Baldegobiako Peña Karria… ikusgarriak dira.