Sormena erabiliz, kriston txorimalo politxak egin zittuzten herriko txiki eta gaztetxuak, bakoitzari izena jarriz, eta euskeraren inguruko lema bat asmatuz. Danendako sarixak banatu genduzen, gaztañerretako zapi eta, zela ez, gaztetxoko gaztiak plazan bertan erretako gaztaiña bero batzuk hotzari aurre egitteko. Irabazliak, zapi eta gaztaiñez gain, txano dotore bat ere eskuratu zeben.
Txikixenetan talde irabazlia: Txoriburu Txorimaloa izan zan (partaideak: Zuhaitz Larrañaga, Aitz Arluziaga, Marian Zhunaula, Aiora Muguruza, Ane Bastardo eta Unax Martinez. ). Gatzetxuenetan berriz, berdinketa bat egon zan eta bixeri emon jakuen sarixa . Izena: Txorimalo Bihurria ( Haizea Makinai, Nagore Caballero, Miren Osinaga, Naia Arana ) eta Txorimalo Dotorea ( Aiuri Gisasola, Zaloa Garcia, Garazi Prieto eta Malen Ugalde).
Aste guztian zihar kiroldegiko “Hall-ean” ( Ludotekaren kanpoko aldean) ikusgai edukiko dittuzue txorimalo guztiak. Aste egunetan 16:00 etatik 20:00retara, eta zapatu goizian 10:00etatik 13:00etara.
Zorionak parte hartzaile guztioi, kristona izan zan!!!!!