ETA ARRATSALDEA PATXADAZ HARTZEN BADUGU?

Erabiltzailearen aurpegia ludoteka

Eta arratsaldea patxadaz hartzen badugu? Horra haurrei egin genien proposamena, eta bai! asteko arratsalde bakoitza talde bakarrarentzat hartu eta patxadaz egin genituen altxorraren bilaketa, herri-kirol, ur jolas eta Mendirako ibilaldiak!

Egun gehienetan ez genuen lagun izan eguraldia, baina hau ez zen ongi PASATZEKO ARRAZOIA IZAN.

Talde batzuek San Andreserako bidea hartu zuten, beste batzuek San Martzialera igotzeko gogoa zeukaten baina... zaparrada galanta egin zuena asteartean!

HAla, egun ezberdinak lehenengo ideiatik birplanteatu behar izan genituen haur eta hezitzaileon artean egunean bertan... ederto pasa genuen berdin-berdin!!! Ikusi bestela argazkiak... ea hauek ikusten guk jolasten bezain ondo pasatzen duzuen!!!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.