INGURUMENA LANTZEN

Erabiltzailearen aurpegia ludoteka

Ingurumenaren astea datorrela eta ludotekan be bagabiz gaixa lantzen. Horretarako etxetik ekarri ditxugu ludotekako haur zein hezitzailiok material berrerabilgarrixak erabilera berri bat zela eman pentsatzeko.

Asko dira etxietan zakarrontzira botatzen ditxugun materialak (kartoiak, plastikuak, txapak, pote ezberdinak...) eta ludotekan be ondo baino hobeto dakigu hauei milaka erabilpen berri emateko aukera dauala.

Hau lantze aldera, talde ezberdinek borobilian bildu eta material guzti honekin zer egin pentsatu dabe.

Laster izango dira Soraluzeko zeruan hegazkin eta tximeleta pila bat, gure kaleetan barrena azken teknologiako robot-ak, ibaixan behera itsasontzixak, bazkalosteko mahai-jolasetarako xake taulak eta etxeko apainketarako paisaiak (ipar polo, itsasoak...).

 

Hemen leheengo saioetako argazkixak. Laster gehixau!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.