DANON ARTIAN LUDOTEKA APAINTZEN

Erabiltzailearen aurpegia ludoteka

Udaberrixa gerturatzen dabilela eta haurrak ludoteka apaintzeko goguakin dabiz eta horretan dihardugu baina... DANOK BATERA!

Ludotekan zer ekintza egitea gustatuko litzaieken galdetu eta haurrek ludotekak apainketarako beharra zeukala esan zuten. Beraz, apaintzea denon artean pentsatu eta burutzea proposatu genien.

Arrakastatsua izaten ari da ekintza eta dagoeneko talde bakoitzak aukeratu du bere gaia. Ludoteka gure inguruan aurkitzen ditugun animaliez (Zezenak, zaldiak, txakurrak...), erlauntza eta erlez, basoko piztiez (sugeak, hartzak...), ipar poloko lagunez (eskimalak, pinguinoak...) eta akuario erraldoi batez (balea, marrazoa, izurdea...) beterik egongo da laister!!

Bakoitzak nahi duena egiten... HORI BAI GOZAMENA!!

 

(Ikus argazki galeria)

 

(Laster informazio gehiago)

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.