BOZKATU "Beldurraren aurka gerra" 2017ko Beldur Barik lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia kornermorea 2017ko aza. 24a, 16:40

Bigarren urtez jarraian aurkeztu du herriko gazte talde batek, Korner Morearekin elkarlanean, lehiaketarako bideoa. Bideoa ikusi eta bozkatzeko epea zabalik dago jada.

Beldur Barik lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea gazteok nola erantzuten dugun desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten diogun aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin. 

Soraluzeko taldeak sortutako bideoa ikusi eta bozkatzeko aukera izango du edonork http://beldurbarik.org/eu helbidean. Azaroaren 27an gaueko 23:59ak arte zabalik dago epea eta modu errazean egin daiteke pauso hauek jarraituz:

1. Helbidean sartu eta erregistratu zure Emaila-rekin
2. Zure Emaila zabaldu eta bidali berri dizuten mezua zabaldu (bertako link-ean sartu)
3. Beldurraren aurka gerra bideora sartu eta azpian BIDEO HAU BOZKATU eman

Mil esker denoi bozkagatik!
Ta ZORIONAK gazteei egin duzuen lanagatik benetan bikaina izan da aurtegoa ere!