Plaentxi aniztasun sexualan alde

Erabiltzailearen aurpegia kornermorea 2016ko eka. 28a, 22:46

Badira urte batzuk herrixa ekainak 28xa ospatzen goiazela, baina aurten inoiz baino jende gehixau ta inoiz baino indar gehixaukin atera gara kalera.

Kostata, Plaentxin badirudi jendia elkarretaratzetara berandu heltzeko ohitxuria dakala, baina kanpaiak jo dabezenerako ixa 60 lagun batu gara Plaza Berrixa askatasun ta aniztasun sexualan alde. Aurreko urtietan batutako jende kopuruakin alderatzen badou izugarrizko arrakasta euki dou gaurkuan. Badirudi Plaentxin be espabilatzen ari garala gai askotan.

Kontzentra ta gero zebra bidia margotzen bukatu dou. Herri erdixa harrotasunez sinatu dou. Plaentxi pasa dan urtia baino askoz koloretsuago ta politxaua lagatzen gare, ta datorren urtian gehixau. GORA PLAENTXI ASKE TA ANITZA!