Ez dou uste inobez erasotzen ginuanik bertan, baina itxuria gai honekin badauz ondiok minduta sentitzen dian pertsonak, igual bere burua homofobotzat jotzen ez dabezenak, baina zalantza barik sexu-askatasunan alde ez darezen pertsonai atzerakoiak.
Eraso homofobo baten usain guztia dakan ekintza hau salatu nahi dou eskura dakaun bide guztietatik, ta espero dou herritxarren babesa. Norbaitxek zeoze ikusi badau guregana etortzia eskertuko ginuan.
Beste alde batetik, Korner Moreak gauzak oso ondo eitxen ari dan seinale bezela baloratzen dou pasau dana, holako ekintza reakzionarixuak ikusitxa. Eztakau bape zalantzarik. Argi dau jende tipo hau molestatzen bagabiz gauzak ondo baino hobeto eitxen gabiltzala. Hori bai, guk egun argiz ta danon aurrian eitxen ditxugu gure ekintza guztiak, ta eztakau bape arazorik inobezeri gure ekintzen eta helburuen azalpenak emateko.
Pentsatzen dou norbaitx molestauta sentitu bazan, guregana etortzia izango zala bide onena. Baina klaro, nola justifikau bere burua?
Ta argi euki plaentxiar matxista ta homofobo guztiak: INOIZ EZ GAITXUZUE IXILDUKO!!
Korner Morea gara. Legioa gara. Ez dou barkatzen. Ez dou ahazten.
Itxaron eiguzue.