Lesbofobia, homofobia eta transfobiaren kontrako eguna

Erabiltzailearen aurpegia kornermorea 2016ko mai. 17a, 15:09

1990eko Maiatzak 17xan Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik atera zebala gogoratzeko, gaur NAZIOARTEKO LESBOFOBIA, HOMOFOBIA ETA TRANSFOBIAREN AURKAKO EGUNA ospatzen da. Korner Moreak egun honekin bat ein nahi dau, ta modu xumean bada be bere aldarrikapentxua egin dau. Gainera, domeka honetan atsaldeko 6tan zine-merienda-tertuliatxua be antolatu dau, gai honekin lotuta.

Asko dakau aldarrikatzeko gaurko egunian. Gay-askapen borrokak aurrerapauso pilua emon ditxuan arren , argi dau bide asko dakaula ondiok itxeko. Eraso homofobuekin ondiok ez da bukatu, eta guretzat hori lehentasuna da. 

Horregaitxik nahi izan dou gaurko egunian nolabaiteko keinu positibo bat ein noizbaitx ezberdin maitatu edo sentitzeagatik erasotuak edo baztertuak izan diraneri, edo, politikoki bada be sexu astasunaren alde dauden herritxar daneri. Korner Morea beti egongo da babesteko eta borrokan aurrera eitxeko. Ta beste guztiori gozatzera, probatzera ta esperimentatzera gonbidatzen zaitxuztegu. 

Horregaitxik antolatu dou domeka honetarako zine saio berri bat, eta ohitxura zaharrak mantenduz ondorengo merienda-tertuliatxua, zela ez tortilla batzun inguruan (Aupa Plaentxiko tortillera guztiak!). Atsaldeko 6tan zine aretuan espero zaitxuztegu. 

Beste alde batetik facebookek ezarri dozkun zentsura salatu nahi dou. Arte Feminista Erakusketako irabazlian argazkixa itxuria ez jakue gustau, emakume baten bular biluzixa agertzen baita bertan. Eztogu uste gizon batena bazan arazorik eukiko genduanik bez. 24 orduz ezebez publikatzia galarazi dozkue. Guk hemendik berriz zoriontzen dou irabazlia eta gure babes osua eskaintzen dotsau. 

Ta besterik gabe, domekan espero zaitxuztegu. Animau!

GORA PLAENTXIKO BOLLERA, MARIKA TA TRANS GUZTIAK!